Aste hasiera garrantzitsuaren eta asteburu mamitsuaren atarian, trantsizioko etapa zeukaten gaur 93. Italiako Giroan -18.a, Levico Terme-Brescia, 156 kilometro-, eta, espero bezala, ez da deus gertatu sailkapen nagusiari begira. Andre Greipelek (Columbia) irabazi du, esprintean; denboraldiko hamabigarren garaipena du.
David Arroyok (Caisse D'Epargne) segitzen du Giroko lider. Ivan Basso dago bigarren, 2.27ra. Hirugarren, Richie Porte, 2.36ra.
Biharkoa ere -itzuliko 19.a, Brescia-Aprica, 195 kilometro-, mendian bukatuko da: Aprica bigarren mailakoan. Aurretik, ordea, Aprica bera beste behin igotzeaz gain, lehen mailako bi mendate izango dituzte: Trivigno 130.ean eta Mortirolo ezaguna 162.ean.
Halaber, etziko etapa mendian amaituko da, eta helmugatik 30 kilometrora Gavia probako gainik garaiena gaindituko dute. Igandean bukatuko da Giroa, Veronan, 15 kilometroko erlojupekoarekin.
txirrindularitza
Greipel irabazle Giroan, trantsizioko etapan
Bihar Mortirolo izango dute, etzi Gavia. Igandean bukatuko da itzulia, 15 kilometroko erlojupejoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu