Grenoble-Baiona, azken bi sailkatuak parez pare, gaur
ERRUGBIA. Frantziako Top 14a hasterako, hil edo biziko partidak jokatzen hasi da Baiona. Azken-aurreko postuan daude lapurtarrak, zortzi punturekin, eta Grenoble azkenaren zelaian jokatuko dute gaur, 18:30ean. Sei puntu dauzka Baionaren gaurko aurkariak. Galduz gero, zulo-zuloan sartuko dira lapurtarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu