B Multzoa

Greziaren gainbehera futbolean ere

2-0 galdu du Hego Korearen aurka.

2010eko ekainaren 12a
08:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Arlo ekonomikoan ez ezik, Grezia futbolean ere gainbehera doa. 2004an Eurokopa irabazi zuen Portugalen, ustekabeko galanta emanda, goia jo zuen orduan, baina harrezkero ez du deus egin. Gaur, Munduko Kopako estreinakoan, Hego Koreak irabazi egin dio. Aise irabazi ere: 2-0.

Lee Jung-sook sartu du 1-0eko gola, 7. minutuan. 2-0ekoa, Park Ji-Sungek, 51.ean.

Argentinak eta Nigeriak osatzen dute B Multzoa. Lehen bi sailkatuek egingo dute aurrera, final-zortzirenetara. Greziak jai duela dirudi.

Hego Korea. Jung Sung, Du Ri, Yong Hyung, Jung Soo, Young Oyo, Sung Yueng (Nam Il,75m), Jung Woo, Chung Yong (Jae Sung, 89m), Park Ji Sung, Ki Hun, Chu Young (Seung Yeoul, 87m).

Grecia. Tzorvas, Seitaridis, Papadopoulos, Vyntras, Torosidis, Tziolis, Katsouranis, Karagounis (Patsatzoglou, 46m), Samaras (Salpingidis, 59m), Gekas, Charisteas (Kapetanos, 61m).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.