Guardes, Porriño eta Alcobendas dira Bera Berari falta zaizkion aurkari zailenak
ESKUBALOIA. Herenegun Ro'Casaren pistan lortutako garaipenak egoera aproposean jarri du Bera Bera liga laugarren aldiz jarraian irabazteko. Lider da, Ro'Casarekin berdinduta, baina gol alde hobea du. Sei jardunaldi falta dira liga amaitzeko, eta azken txanpa horretan aurkari hauek izango dituzte donostiarrek: Guardes —etxean—, Porriño—kanpoan—, Oviedo —etxean—, Zuazo —kanpoan—, Leon —kanpoan— eta Alcobendas —kanpoan—. Lehen biak dira, itxuraz, lehia zailenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu