Futbola

Guardiolak beste urtebetez Bartzelonan jarraituko duela dio Laportak

Akordioa egina dutela ziurtatu du, baina hitzez.

2010eko urtarrilaren 20a
18:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan Laporta Bartzelonako presidentearen arabera, Josep Guardiolak gutxienez beste urtebetez jarraituko du taldea entrenatzen. Akordioa egina dutela ziurtatu du Laportak, baina hitzez, idatziz jarri gabe. "Guardiolaren hitza daukagu eta Guardiolak Bartzelonarena", adierazi du.

Nolanahi ere, kontratuaren sinaketa Bartzelonako hauteskundeak igaro eta presidente berria hautatzen denean egingo dela zehaztu du Laportak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.