«Gure maila eman dugunean aurrekoengana gerturatu egin gara»
Zumaiako arraunlarien artean irribarrea zen nagusi igande eguerdian, Portugaleten zazpigarren egin eta gero. Castreña atzean utzi duten usteak, hala ere, ez du indar handirik hartu Gijarro eta Aristiren ahoan: «Guk igandean egin genuena egin dezake Castreñak; ondo egiten dute arraunean». Atzera begira bai, hortaz, baina baita gora ere: «Pedreñaren gainetik gauden ez dakit, baina oso garbi daukat ez garela hamabost segundo makalagoak, lehen bi estropadetan alde hori atera bazigun ere», azaldu du patroiak. «Gogorra joango da gure borroka», gehitu dio aurrekalariak. Aurreikuspenen gainetik, zehaztasunez mintzo dira beraien jardunaren inguruan: «Gu aurrekoengana gerturatu egin gara gure maila ematean». Behar zuen Zumaiak igandekoa bezalako emaitza ona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu