Herenegun bukatu ziren Bartzelonako Munduko Igeriketa Txapelketak. Espero zen bezala, Kataluniako hiriburuan jokatutako txapelketak arrakastatsuak izan dira. Indar erakustaldiz eta marka bikainez zipriztindutako bi aste izan dira. Hamalau munduko marka ondu dira, ia bat eguneko. Protagonistak ere ugari izan dira. Honako hauek azpimarra daitezke:
Michael phelps: Estatubatuarra Munduko Txapelketako izar nagusia izan da. Hiru urrezko (estilo libreko 200 eta 400 metroak eta tximeleta estiloko 200 metroak) eta zilarrezko bi (tximeleta estiloko 100 metroak eta estilo libreko 4x200 metroak) jantzi ditu eta munduko bost marka egin.
Ian thorpe: Australiarra ez daibili ohi bezain ondo. Halere, bost domina irabazi ditu: hiru urrezko (estilo libreko 200 eta 400 metroak eta estilo libreko 4x200 metroak), zilarrezko bat (200 estiloak) eta brontzezko bat (estilo libreko 100 metroak).
Grant hackett: Proba luzeetan onena dela berretsi du australiarrak. Hiru urre (estilo libreko 800 eta 1.500 metroak eta estilo libreko 4x200 metroak), zilarrezko bat (estilo libreko 400 metroak) eta brontzezko bat (estilo libreko 200 metroak) irabazi ditu.
Aleksandr popov: 32 urterekin, munduko igerilari azkarrena dela berretsi du errusiarrak. Hiru urre (estilo libreko 50 eta 100 metroak eta estilo libreko 4x100 metroak) eta zilar bat (4x100 estiloak) eskuratu ditu.
Kosuke kitajima: Bular estiloko erregea izan da japoniarra. Urrezko bi domina lortu ditu (100 eta 200 metroak) eta bietan munduko marka egin du.
Aaron peirsol: Estatubatuarra jaun eta jabe izan da bizkar estiloan. Urrezko hiru domina irabazi ditu (bizkar estiloko 100 eta 200 metroak eta 4x100 estiloak).
Ian crocker: Estatubatuarrak ezustekoa eman zuen tximeleta estiloko 100 metroetan, Phelps gainditu baitzuen eta munduko marka egin. Bi urre (tximeleta estiloko 100 metroak eta 4x100 estiloak) eta zilar bat (tximeleta estiloko 50 metroak) irabazi ditu.
Aleksandr dobroskok: Errusiarrak maila bikaina eman du jauzietan, bi urrezko eskuratuta: bakarka hiru metroko tranpolinean eta jauzi sinkronizatuetan.
Hannah stockbauer: Alemaniarra onena izan da emakumezkoetan. Proba luzeetan jaun eta jabe izan da eta urrezko hiru domina irabazi ditu (estilo libreko 400, 800 eta 1.500 metroak).
Jenny thompson: Estatubatuarra 30 urterekin itzuli da lehen mailako igeriketara eta maila bikaina eman du, bost domina irabazita: bi urrezko (tximeleta estiloko 100 metroak eta estilo libreko 4x100 metroak), bi zilarrezko (tximeleta estiloko 50 metroak eta 4x100 estiloak) eta brontze bat (estilo libreko 100 metroak).
Inge de brujin: Herbeheretarra proba motzetan jaun eta jabe izan da. Bi urrezko irabazi ditu: tximeleta estiloko 50 metroak eta estilo libreko 50 metroak.
Xuejuan luo: Txinatarra bular estiloko erregina izan da. Bi urre (bular estiloko 50 eta 100 metroak) eta zilarrezko bat (bular estiloko 200 metroak) irabazi ditu.
Viola valli: Italiarra distantzia luzeko probetan nagusitu da: 5 eta 10 kilometroak.
Jinjing guo: Urrezko bi domina irabazi ditu: hiru metroko tranpolinean eta jauzi sinkronizatuetan.
Anastasia ermakova: Igeriketa sinkronizatuan nagusitu da errusiarra. Urrezko bi (bikoteka eta taldeka) eta zilarrezko domina bat (bakarka) irabazi ditu.
Hamabost egun, hamaika izar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu