Hamahiru sarrera soberan, hurrengo bazkideentzat

2012ko maiatzaren 24a
08:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Finalerako sarreren zozketan ozta-ozta sarrerarik gabe geratu zirenek izango dute azkenean aukera erosteko. Izan ere, Athleticek atzo jakinarazi zuenez, hamahiru bazkidek ez dute zozketan egokitu zitzaizkien sarrera jaso, eta ondorioz, zozketaren zerrendan hurrenak geratu zirenei eskainiko zaie erostea, 11.778 eta 11.790 zenbakiak artekoei, bi horiek barne, "zozketaren oinarrietako VIII. artikuluari jarraituz. Sarrera gaur 08.00etatik 14.00etara arte San Mameseko txarteldegietan erosi beharko dute. Epe hori pasa ondoren sarrerak soberan baleude, salgai ipiniko lirateke dagozkien bazkideentzako, egun bereko 16:00etatik aurrera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.