Bartzelona 2-1 Athletic

Helburua beteta esan du agur

Athletic Espainiako Kopatik kanpo geratu da, baina partida oso ona egin du Bartzelonaren zelaian. Lehiakor agertu da, baloiarekin joanekoan baino erosoago, eta defentsan sendo. Beraz, Bartzelona izango da Realaren aurkari, maiatzeko finalean.

(ID_13703377) ESPAÑA FUTBOL COPA DE LA REINA
Bronze eta Azkena lehian gaurko partidan. ENRIC FONCUBERTA / EFE
ainara arratibel gascon
2024ko martxoaren 14a
23:05
Entzun

Amaitu da Athleticen bidea Espainiako Kopan. David Aznarrek zuzentzen duen taldeak 2-1 galdu du Bartzelonaren zelaian, eta ezin izan du balentriarik egin. Baina gutxienez, ondo lehiatuta eta burua gora esan dio agur txapelketari. Joanekoan 0-3 galdu ostean, eta Bartzelona aurrean izanda, oso zaila zirudien zuri-gorriek kanporaketa iraultzea. David Aznar berak onartu zuen hori partida bezperako prentsa agerraldian. Baina helburu bat jarri zuen: ondo lehiatzea, hazten jarraitzea eta beraiek izatea. Bada, lortu du. Azkennerako, beraz, Bartzelona izango da Realaren aurkari, maiatzeko finalean.

Espero bezala, hamaikakoa osatzeko, Aznarrek ohikoak diren eta minutu gutxiago jokatzen dituzten jokalarien arteko nahasketa egin du. Hala, Adriana Nanclaresek eta Nahikarik, adibidez, aulkian hasi dute norgehiagoka. Hasieratik baloiaren jabetza Bartzelonak izan arren, hura izateko aukera izan duenean Athletic saiatu da pazientziaz jokatzen. San Mamesen hori falta izan zitzaion. Baina gaur, behintzat, erosoago ikusi zaio baloia zuenean, eta ez dio muzin egin egin bere izaerari. Baina 18. minutuan iritsi da  etxekoen gola, baloi irteeran Nerea Nevadok pasean akats bat egin eta gero. Baloia Mariona Caldenteyk jaso du, eta lehen jaurtiketa Mariasun Quiñonesek geratu arren, aldaratzea jaso eta du barkatu. Hortik aurrera Bartzelonaren nagusitasuna areagotu egin da, goian egiten zuen presio estua baliatuz. Hala iritsi ziren Parallueroren, Bronzeren, Vilamalaren eta Caldenteyren beraren aukerak. Kanporaketa erabakita eduki arren, estutzen jarraitu du.

Baina Athletic ondo egon da jarrita berdegunean, eta defentsako lana oso ondo egin du. Gainera, ahal zuenean ahalegindu da lerroak apur bat igotzen. Egin duenean, Bartzelona pase luzeen bidez eta hegaletatik egin du min. Dena den lehen zatia Athleticen aukera on batekin amaitu da. Nerea Nevadok eta Ane Elexpuruk egindako jokaldi on baten ostean, erremate ona egin du Pinedok area ertzetik. Baina Pañosek geratu du.   

Bigarrenean hobeto

Tadeak fresko eta sendo jarraitzeko, Aznarrek Oguiza eta Facila zelairatu ditu bigarrenzatia hasi eta gutxira, eta sakontasun gehiago izateko San Adrian. Talde zuri-gorriak gehiago izan du baloia. eta bizkorrago lapurtu du. Eta horrek saria izan du, 62. minutuan partida berdindu baitu. Clara Pinedo izan da golegilea. Facila ondo iritsi da, pase ona eman dio erdilariari, eta jaurtiketa bikain batekin berdindu du neurketa. Hurrengo minutuak Athleticen onenak izan dira, eta bizpahiru abagune izan ditu aurretik jartzeko. Baina ez du asmatu. Pena izan da, merezi izan baitzuen.  Hori ikusita, hurrengo minutuetan baloiari patxada ematen saiatu da Bartzelona, eta korner batean, hainbat aldaratzeren ostean, Patri Guijarrok Bartzelonaren bigarrena egin du 71. minutuan. Amaitu bitarte, partidak lehiatua izaten jarraitu du, eta emaitza ez da aldatu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.