Hernan Perez «oso gustura» dago, «gero eta gehiago» ari delako jokatzen
ALAVES. Hernan Perezek ez du oraindik tokia lortu hasierako hamaikakoan, baina Abelardo Fernandezek beti zelairatzen du partida hasitakoan. Erdilari paraguaitarrak atzo esan zuen «oso gustura» dagoela, «gero eta gehiago» ari delako jokatzen. Hernan Perezek argi du egitekoa falta diren 11 partidetan: «Ahal ditugun puntu gehien eskuratu behar ditugu». Betisez, asteleheneko aurkariaz, berriz, adierazi zuen «sendo» egon beharko dutela atzean, eta «kontraerasora atera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu