Errugbia

Hernani Errugbi Elkartea: "Ez dugu ulertzen, ez gatoz bat erabakiarekin"

Ohorezko Mailatik jaitsarazi du gizonezkoen taldea Espainiako Federazioak, liga bukatutzat emanda, eta, agiri batean, klubak esan du "apalduta, lotsatuta eta ezer egin ezinik" daudela. Erabakia "onartu" arren, adierazi du "zer gertatuko den esperoan" geratuko direla. 

jarraia180825.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko maiatzaren 2a
11:33
Entzun

Hernanik agur esan behar izan dio Ohorezko Mailari, zortzi urtez onenekin lehiatu eta gero. Ez du bere gogoz egin agurra, ordea. Izan ere, Espainiako Federazioak behartu du horretara. Erabakiaren aurrean, iritzia plazaratu du klubak, agiri bidez: "Ez dugu ulertzen, ez gatoz bat erabakiarekin". Europako beste liga batzuetako adibideak eman ditu: "Federazio eta Ligak beren txapelketak bertan behera utzi dituzte igoerarik eta jaitsierarik gabe, Frantzian, Italian, Ingalaterran, Eskozian, Galesen edota Irlandan gauzatu den bezala. Espainiako Errugbi Federazioak, ordea, Hernani mailaz jaitsi du". Erabaki horrek beste kalte bat ere eragin dio klubari: 23 urtez azpiko harrobiko taldea den Atletico SSk maila galdu beharko du. Erabakiaren aurrean, "apalduta, lotsatuta eta ezin ezer egin batean" sentitzen direla azaldu du elkarteak. Azkenik, erabakia "momentuz onartu" egingo dutela diote, baina "zer gertatuko den esperoan" geratuko direla. 

Getxok, berriz, kontrako aldartea erakutsi du, igoeragatik poza azalduz, agiri bidez: "Taldeak denboraldian egindako lan oso onaren truke jasotako merezitako saria da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.