Maiatzaren 21ean izango da Donostiako Antiguako Herri Lasterketa, 16:30etik aurrera. Aurten, besteetan ez bezala (igandez zen), larunbatean korrituko da BERRIA eta Hitza egunkarien aldeko proba. XXI. edizioa izango da.
Krosaren hasiera eta bukaera Matia kalean egongo da, eta lasterkalariek hamar kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Izena emateko epea maiatzaren 2an zabaldu zuten, eta 20an amaituko da. Apuntatzeko aukerak: Kirolprobak webgunea, Apalategi Kirolak, Laister Kirolak, Kalaberri taberna eta Bagera Euskara Elkartea. Prezioa 10 eurokoa da, eta txip horia dutenentzako zortzikoa. Izena egun berean emanez gero, hamahiru euro izango dira. Txipa jasotzeko lekua: Bentaberri plaza, 15:00etatik 16:15era.
Ibilbidea eta informazio gehiago Kirolprobak webean edota 943 467181 telefono zenbakian.