Eskoriatzan (Gipuzkoa) izan zuen ezbeharra Musti Mujikak, eta oso-oso larri zauritu zen: gaur hil den arte hiru urtez koman egoteraino.
Mujikaren egoera latza zela eta, 2002an Relaren eta Real Madrilen arteko partida antolatu zuen talde donostiarrak familiari laguntzeko.
Futboletik erretiratu ondoren, Zumarragako Urola talde entrenatzen zuen.
Heriotza
Hiru urtean koman egon eta gero, Musti Mujika Realeko jokalari ohia hil da
2001eko ekainaren 26an auto istripu handia izan zuen Musti Mujika Realeko jokalari ohiak, eta harrezkero, koman egon da gaur goizean hil den arte. Mujika Zumarragakoa (Gipuzkoa) zen, eta Realean ez ezik, Galiziako Deportivo taldean ere jokatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu