Hondarribia eta Urdaibai ziren faborito eta eurentzat izan dira lehen eta bigarren postuak hurrenez hurren, 50 ehunekoren aldearekin. Hirugarren postua, berriz, Oriorentzat izan da, 14 segundo eta 20 ehunekoren aldearekin.
Lehia ikusgarriena, hala ere, Kaiku eta San Juanen artekoa izan da. Bi ontziak elkarren parean joan dira azken metroak arte, soilik orduan lortu du Kaikuk aurretik jartzea, eta 44 ehuneko aldearekin heldu da helmugara.
Hurrengo aurrez aurrekoa Sanxenxon jokatuko dute, datorren hilaren 4an.