Kaikuk irabazi du San Miguel liga, estropada bat falta dela. Denboraldi-aurrean esaten zirenak bete-betean jo ditu, eta aurreikuspen haietan okerrik ez zela erakutsi du. Indartsuena zela ikusten zen orduan, eta indartsuena dela berretsi du sasoian zehar, hasiera gorabeheratsua izan arren. Baina berehala zuzendu zituen zuzendu beharrekoak, eta kolpez kolpe, parean jarri zaizkion aurkari guztiak aurrean eraman ditu.
Atzo Bermeon egin zuenak ondo laburbiltzen du Kaikuren nagusitasuna. Txiki utzi zituen aurkariak, eta has eta buka, buruan izan zen. Ematen zuen Kon- txako Banderaren hirugarren igande alegiazkoa zela atzokoa, Donostian azaldu zuen indarra eta kemena erakutsiz astindu zuelako trapua. Etxeko lanak ez zituen gaurko utzi, zaleen aurrean liga irabaztea handiagoa izan daitekeela eta halakoak pentsatuz. Garaile sena dauka, eta atzo ere erakutsi zuen.
Ez zen estropada erraza, eremuari eguraldiak jarri zizkion baldintzegatik, eta, batez ere, denboraldiko estropada preziatuenaren ondoren aurrenekoa zelako. Arraunlariak burua beste nonbait izaten du, eta ez da erraza izaten aste barruan kontzentrazioari eustea. Aldagai garrantzitsua izaten da halako estropadetan buruarena, eta Kaikuk erakutsi zuen horretan ere fina dela lanean. Egin zezakeen beste era bateko lana, baina ez, irabazteko gogoan aseezinak dira arraunlariak, eta lehen luzean garbi geratu zen hori. Hondarribiak bakarrik eutsi ahal izan zion eraun- tsiari, eta, hala ere, bi segundoatzetik zen. Deigarria izan zen non geratu ziren Tiran eta Urdaibai; zortzi eta bederatzi segundora, hurrenez hurren.
Deseroso zitzaion, nonbait, ligan aurkari gogorrena izan duena hain gainean egotea, eta bigarren luzean gauzak bere lekuan utzi zituen. Beste zazpi segundo gehitu zizkien lehen ziabogako biei, eta bederatzirena zen aldea bigarren maniobra egin zutenean. Lehen baino atzerago zetozkion Tiran eta Urdaibai. Hirugarren luzean, aldeari eustearekin konformatu ez, eta handitzeari ekin zion. Segundoari segundoa gehituz, eta lana biribilduz, hamabost segundora igo zuen Hondarribiarekiko aldea. Ordurako erabat urruti zeuden beste biak. Lehen erabakita zegoena are gehiago zehaztu zen. Zalantzarik bazen, bandera eta ligak jabea zeukaten ordurako.
Hirugarren lekurako zegoen lehia, eta azken luzean, etxekoontziak aurrea hartu zion Tirani. Poz txikia izan zen Bermekoen- tzat, baina poza azken batean. Lehen txandan, Astillerok menderatu egin zituen San Pedro, Castro eta San Juan.
Atzokoari segida emateko eta liga amaitzeko, azkeneko estropada puntuagarria jokatuko da gaur Portugaleten (12:30). Atzo eguraldiarekin eta itsasoarekin gertatu bezala, kaleen arteko aldea erabakigarria izango da, han ohi den bezala.
Horrela janzten da txapela
Kaikuk irabazi du, Bermeon, San Miguel ligako azken-aurreko estropada, eta liga bera ere eskuratu du, iazkoa errepikatutaErraz menderatu ditu aurkariak, eta denboraldiko joera bera azaldu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu