Hosea Kiprono eta Marisa Casanueva nagusitu dira Donostiako maratoian

ATLETISMOA. Hosea Kiprono kenyarrak eta Marisa Casanueva kataluniarrak irabazi zuten herenegun Donostiako maratoiaren 39. ekitaldia. Kipronok 2.11.51ko marka egin zuen, eta bi herrikide izan zituen atzetik: David Marsanai (2.15.02) eta Paul Kimeli (2.15.56). Casanuevak, berriz, 2.35.32ko marka egin zuen, eta Yolanda Gutierrez galiziarra (2.38.50) eta Sebastiana Labres balearra (2.46.29) izan zituen atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu