Etapa gogorra izan zen atzokoa. Izan ere, Teserotik atera eta kilometro batzuk ordekan egin eta gero, eta Canazei atzean utzita, Sella igotzen hasi ziren txirrindulariak. 2.000 metrotik gorako mendatea da, Dolomiten bihotzean dagoena. Haren aurreneko maldetan eguneko ihesaldia sortu zen, 20 bat lagunekoa. Multzo horretatik Giampaolo Carusok (Flaminia) alde egin zuen, baina tropelak helemugara heltzeko bost kilometro falta zirela harrapatu zuen. Gaurko azkeneko etapak Sillian eta Pejo Fonti lotuko ditu (214 kilometro). Azkeneko kilometroek goranzko joera nabarmena daukate.
Sailkapenak
HIRUGARREN ETAPA1. Robert Hunter (Barloworld) 4.09.16
2. Stefano Garzelli (Acqua Sapone) d.b.
3. Danilo Di Luca (LPR) d.b.
4. J. Rodriguez (Diquigiovanni) d.b.
5. Pasquale Muto (Miche) d.b.
6. M. Gentili (Flaminia) d.b.
7.Andrea Moletta (Miche) d.b.
8. Giampaolo Caruso (Flaminia) 1.26ra
85. David Herrero (Xacobeo) 4.01era
87. Iban Mayoz (Xacobeo) d.b.
NAGUSIA
1. Janez Brajkovic (Astana) 4.10.07
2. Ivan Basso (Liquigas) 4ra
3. Przemyslaw Niemiec (Miche) 19ra
4. G. Simoni (Diquigiovanni) 1.00era
5. B.Samoilau (Amica Chips) d.b.
6. S. Garzelli (Acqua&Sapone) 1.07ra
7. Domenico Pozzovivo(Navigare) 1.16ra
8. Giampaolo Caruso (Flaminia) 1.32ra
85. Iban Mayoz (Xacobeo) 10.54ra
99. David Herrero (Xacobeo) 14.24ra