FUTBOLA

Hutsean berdindu dute Alavesek eta Eibarrek

Epaileak Riesgo atezaina egotzi du, baina Alavesek ez du baliatu.

Hutsean berdindu dute derbian. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko apirilaren 27a
21:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Puntuak banatu dituzte Alavesek eta Eibarrek Mendizorrotzan jokatutako derbian. Puntu bana lortuta, Alavesek ez du aukera baliatu sailkapenean aurretik dituen taldeengana gerturatzeko, eta Eibarrek gero eta urrunago ditu Europako postuak.

Asier Riesgo Eibarko atezainak ikusitako txartel gorria baldintzatu du jokoa. 26. minutuan, baloia eskuarekin areatik kanpo ukitzeagatik kaleratu du epaileak, eta Eibarrek jokalari gutxiagorekin jokatu du ordubete luzez. Bat gehiago izanda, jokoan nagusitu egin da Alaves, eta izan ditu golak egiteko aukerak, baina ez ditu baliatu.

Lau jardunaldiren faltan, Eibar zortzigarrena da sailkapenean, 51 punturekin. Athleticek egingo duenaren zain, zazpi puntura du Reala, seigarren sailkatua. Alaves, berriz, 11. postuan da, 45 punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.