IAAFek brontzezko domina eman dio Orlando Ortegari

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATLETISMOA. IAAF Atletismo Federazioen Elkarteko epaileek aintzat hartu dituzte Espainiako federazioaren helegiteak, eta brontzezko domina eman diote Orlando Ortega 110 metro hesidunetako korrikalariari, Dohako Munduko Txapelketan. Ortega bosgarren izan zen herenegungo finalean. Omar McLeod korrikalariak enbarazu egin zion. Martinot frantziarrarekin partekatuko du brontzezko domina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.