Pilota

Iazko lehiaketa sistema bera izango du aurtengo lau eta erdiko txapelketak ere

Urriaren 4an hasiko da Zallan, Irribarria eta Victorren arteko partidarekin, eta finala azaroaren 17an izango da, Navarra Arena pilotalekuan.

Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, iazko lau eta erdiko txapelketaren finalean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Aitor Manterola Garate.
2019ko irailaren 24a
12:44
Entzun

Lau eta erdiko pilota txapelketa aurkeztu berri dute Bilbon, eta iazko lehiaketa sistema bera izango du: final-zortzirenetako kanporaketak jokatuko dituzte lehendabizi, eta horietako irabazleak A eta B multzoetan sartuko dituzte, final-laurdenetako ligaxka jokatzeko. Ondoren, finalerdiak izango dira, eta azkenik, finala, azaroaren 17n, Navarra Arena pilotalekuan.

Txapelketako estraineko partida Irribarriak eta Victorrek jokatuko dute, urriaren 4an, Zallan. Garailea A multzora igaroko da. Final-zortzirenetako beste partidak, ondorengo hauek izango dira: ElezkanoII.a-Laso (irabazlea B multzora joango da); Bakaikua-Jaka (A multzora doa garailea); eta Artola-Peio Etxeberria (B multzoan sartuko da irabazlea).

Final-zortzirenetako ligaxkan, A multzoan zain izango dituzte Urrutikoetxea eta Altuna. B multzoan, aldiz, Bengoetxea VI.a eta Ezkurdia daude zuzenean sailkatuta. Hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligaxkak.

Iazko txapelduna Ezkurdia izan zen, Altuna II.ari finala irabazita, aurten finala izango den leku berean, Navarra Arenan.

Aurtengo berrikuntza handiena izango ez den pilotari batena izango da: Aimar Olaizolak uko egin dio txapelketa hau jokatzeari. Zazpitan izan da txapeldun lau eta erdikoan goizuetarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.