Lointek Gernikarena ez da euskal taldeen partida bakarra izango gaur. Beste laurek ere jokatu egingo dute. Ohorezko mailan, 29. jardunaldian, IDK Euskotren Kanaria Handian ariko da (20:00), eta Kutxabank Araskiri Ensino etorriko zaio Mendizorrotzara (19:00).
ACB ligan, Bitci Baskoniak eta Surne Bilbo Basketek etxean jokatuko dute: arabarrek Murtziaren aurka, eta bizkaitarrek Real Madrilen kontra. Bi partidak 19:00etan dira. Baskonia eta Murtzia berdinduta daude hamabosna garaipenekin, eta kanporaketetan sartzeko lehian dabiltza. Bilbo Basket eroso antzean da, jaitsieratik lau garaipen goitik.
IDK, Araski, Baskonia eta Bilbo Basket, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu