IDK-k eta Gernikak gaur ekingo diote multzoen faseari

IDK-ko Nicole Cardaño. I. ZABALETA / FOKU.
2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. IDK Euskotrenek eta Lointek Gernika Bizkaiak gaur ekingo diote Eurokopako multzoen faseari. Gipuzkoako taldea estreinakoz arituko da txapelketan, eta Frantziako Lyon Asvel taldearen pistan jokatuko du (20:00). Azu Muguruza teknikariak argi du: «Gure helburua ez da Europara oporretan joatea. Prest gaude ondo lehiatzeko». Aurreko larunbatean, ligan, Perfumerias Avenida ahaltsua menperatu zuten. «Garaipen horrek konfiantza eman behar digu. Partida zaila izango da, baina estu hartu nahi dugu aurkaria. Oso adi egon behar dugu, eta defentsan oldarkor aritu»

Gernikak eskarmentua du txapelketan, etaatariko kanporaketan Phantoms mendean hartuta dator. Gaur Alemaniako Rutroniken pistan jokatuko du (18:30). Honela aztertu du neurketa Anna Montañana entrenatzaileak: «Etxetik kanpo konfiantza berreskuratzen lagunduko liguke irabazteak. Partida gogorra eta zaila izango da, haiek jokalari multzo handia baitute, eta hori nabaritzen da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.