Idoatek beste ustekabeko bat eman nahi du Olaizola I.aren aurka, Labriten

Goizuetakoari erabat sendatu zaio belauneko lesioa, baina ez du partidarik jokatu azken hiru hilabeteetan

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asier Olaizolak gaur ekingo dio buruz buruko txapelketari. Goizuetakoa lehian sartuko den lehen zerrendaburua da, eta Mikel Idoateren aurka jokatuko du Iruñeko Labriten (17:30, Nitro). Bi pilotariak egoera zeharo ezberdinean iritsiko dira, Olaizolak belauneko lesio baten erruz hiru hilabete geldirik egin dituen bitartean, Idoatek dagoeneko buruz buruko lau partida irabazi dituelako. Gauzak hala, apustuak paretsu irtengo dira. Irabazleak Xalak eta Retegi Bik bihar Eibarren jokatuko duten partidako irabazlearen aurka jokatuko du lehen finalerdian.

Olaizola I.ak (36 urte), azken urteetan eman du mailarik onena buruz burukoan. 2008an eta iaz finalerdietara iritsi zen. Iaz, gainera, Bengoetxea VI.a eta Ruizi irabazi zien, eta Irujoren aurka galdu zuenean 17-4 aurreratu zen. Aurten, baina, ez du txapelketa prestatzerik izan. Belauneko lotailu bat urratu zuen binakako txapelketan, eta hiru hilabete egin ditu zuriz jokatu gabe. Tarte horretan, azaldu duenez, bost entrenamendu saio gogor egin ditu. Gaur, aldiz, bide guztiz kontrakoa egin duen aurkari bat izango du, buruz buruko erritmoa inork baino hobeto hartua baitu Idoatek. Lehenbizi bi atariko irabazi zituen Pascual eta Laskurainen aurka, eta gero Beloki eta Gonzalez kanporatu ditu. Biek inoiz ez dute elkarren aurka jokatu, ez bakarka, ezta binaka ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.