reala

Illarramendik meniskoa hautsi du

Atzo hartu zuen min, Reala-Espanyol partidan. Aste batzuetarako dauka.

2011ko azaroaren 21a
19:09
Entzun

Asier Illarramendi Realeko erdilariak ezkerreko belauneko meniskoa hautsi du, kanpoaldetik, eta, ondorioz, aste batzuetarako izango du.

Atzo hartu zuen min, Reala-Espanyol partidako bigarren zatian. Philippe Montanier entrenatzaileak aldatu zuenean, hainbat jarraitzailek txistuak jo zituzten, aldaketa taktikoa zelakoan; ez zekiten Illarramendi lesionatuta zegoenik.

Liassine Cadamuro atzelariak ere min hartu du: zuntz haustura arin bat dauka iztarrean.

Reala Espainiako Lehen Mailako sailkapenean azken dago. Igandean jokatuko du hurrena, Betisen zelaian (12:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.