Neguko Olinpiar Jokoak Sotxin

Imanol Rojo esprintean lehiatuko da gaur

Tolosako iraupen eskiatzaileak bigarren proba du Sotxin; igandean 50. izan zen eskiatloian

Imanol Rojo. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Julen Etxeberria.
2014ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Imanol Rojo lehian ariko da gaur berriz ere Sotxin. Eskiatzaile tolosarra iraupen eskiko proba laburrenean lehiatuko da, esprintean. Rojok hobetu egin nahiko du joan zen igandean eskiatloian egindako lana: lehen 30 sailkatuen artean egon nahi zuen, eta 50. postuan sailkatu zen, Didier Cologna irabazlearengandik bost minutu eta erdi pasatxora.

11:25ean hasiko da gaur lehian. Bakarka ariko da, 1.500 metroko barruti batean. Eskiatzaile guztiak banan-banan irtengo dira, eta hamabost segundoren tartea izango da batetik bestera. Sailkapen fasea gaindituz gero —30 azkarrenak sailkatuko dira—, final-laurdenetan ariko litzateke 13:25ean, eta finalerdietan 14:06an. Sei onenen artean egonez gero, finala jokatuko luke 14:30ean. Halere, Rojok oso zaila du lehen fasea bera gainditzea.

Proba hau jokatuta, beste bitan ariko da oraindik: ostiralean, hamabost kilometrokoa; eta hilaren 23an, 50 kilometrokoa.

Eski alpinoan, bestalde, Paul de la Cuesta donostiarra ostiral honetan ariko da berriro, superkonbinatuan (jaitsiera eta eslaloma). Herenegun, 28. postuan sailkatu zen jaitsieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.