Mugarri bat izan da Telmo Zarra Athleticentzat. Aurreko hamarkadetako jokalariek zuri-gorri izatearen sentimendua nola bizi zuten islatzen zuen berak, eta belaunaldiz belaunaldiz hedatu den sentimendu horri esker iritsi zaio gaur egun arte Athletici bere filosofia, eta horrek ematen duen indarra.
Golak definitzen zuen Zarra, bera da klubeko golegilea. Euskal Herriko futbolaren historia bildumako Athleticen liburua egiterakoan, Zarrataz hitz egiten zutenek golarekin lotzen zuten nahi eta nahi ez. Harreman berezi zuen golarekin. Klubaren historian bera eta Jose Anjel Iribar dira ikur nagusiak. Biek ere golarekin harreman zuzena zuten, onean eta txarrean. Batek sartu egiten zituen, eta besteak, eragotzi. Eta Zarrak golak sartzeaz gain, beste ezaugarri batzuk ere bazituen. Indarra, kemena, gogoa... bere argazki guztiak oso adierazgarriak dira. Athleticetik kanpo Espainiako selekzioarekin 1950eko Munduko Kopan Ingalaterrari sartu zion golagatik da ezagun, baina horrek ezin du bere alde adierazgarriena izan; Athleticekin izan zuen protagonismoa ez zuen Espainiarekin izan.
IRITZIA. Sentimenduaren ekarlea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu