Irribarria-Rezustak 7. garaipena lortu dute (22-19)

Iker Irribarria, atzo. J. MANTEROLA / ARP.
2017ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Irribarria-Rezusta garaipenaren bidera itzuli dira Binakako Txapelketan. 22-19 irabazi zieten atzo Iruñean Olaizola II.a-Untoriari, eta, horri esker, zazpigarren garaipena lortu dute zortzi jardunalditan. Asegarcekoak aurretik izan ziren hasieran Olaizola II.ari esker, (10-14), baina Aspekoak Untoria estu hartzen hasi ziren, eta horrek eman zien garaipena. Gaur amaituko da jardunaldia. Urrutikoetxea-Imaz eta Ezkurdia-Merino II.a ariko dira Oiartzunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.