Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak bihar jokatuko dute Lau t'erdiko pilota txapelketako finala, Bilboko Bizkaia frontoian. Olaizolaren lesioaren aurretik apustuak parean bazeuden ere, orain Irujo jotzen dute faboritotzat artekariek, 100 80ri.
BERRIA.INFOko inkestan ere finala Irujok irabaziko duela uste dutenak botoa eman dutenen %63a ziren gaur goizean. Finalerdietan iberoarrak irabazi zuen bien arteko partida, 22-20, baina estu.