LAU T'ERDIKO TXAPELKETA

Irujo finalera

22-16 irabazi dio Iberokoak Oinatz Bengoetxeari. Saralegi edo Olaizola II.a izango du arerio.

Irujo, atzoko garaipena ospatzen. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
jon olano
2014ko azaroaren 24a
09:54
Entzun

Estatistikak eta apustuak alde zituen Juan Martinez de Irujok, eta pronostikoak bete ditu Iberoko aurrelariak. Bilboko Bizkaia frontoian, Oinatz Bengoetxea VI.ari nagusitu zaio lau t'erdiko finalerdian, eta finalean izango da; Saralegi edo Olaizola II.a izango du aurkari; azaroaren 30eko partidan erabakiko da hori. Segidan jokatuko duen seigarren finala izango da Irujorentzat.

Iberokoa nagusitu da orain arte bi aurrelariek distantzia motzean jokatu dituzten hiru norgehiagoketan, eta beste hainbeste egin du gaur ere. Kosta zaio, halere. Hasiera bizia izan du partidak, tanto luzeekin, eta Bengoetxeak ederki mugitu du pilota. 6-0 aurretik jarriz hasi du partida leitzarrak.

Pixkanaka, ordea, gerturatuz joan da Irujo, Bengoetxea akatsak egitera behartuz, eta hamabina berdindu du lehen aldiz lehia. Behin markagailuan aurretik jarrita, aldea handituz joan da Irujo, tanto ederrak eginez. Izerdia botarazi dio Bengoetxeak, baina ezin izan du finalerako txartela eskuratu.

Amaieran, Irujok aitortu du hasierako tanto biziek berari egin diotela kalte, baina partida luzatu ahala, hasierako nekea gehiago nabaritu duela Bengoetxeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.