Irujo gripeak jota dago, eta finalerdia atzeratu du

Sendatuz gero, datorren asteburuan jokatuko du Olaizola II.aren aurka, eta, ondorioz, finala ere atzeratu egingo da

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Juan Martinez de Irujoren eta Olaizola II.aren arteko finalerdia heldu den asteburuan jokatuko da, ziurrenik gaur zortzi, Bilboko pilotalekuan. Gaur zen jokatzekoa, baina Iberokoa atzo sukarrarekin eta gripeak jota esnatu zen, eta enpresari jakinarazi zion. EPELeko epaileak ontzat eman zuen atzerapen eskaera, eta, Irujok okerrera egin ezean, heldu den asteburuan erabakiko da lau t'erdiko bigarren finalista zein izango den. Finalerdiaren atzerapenak, era berean, finaleko egunari eragingo dio, astebetez atzeratuko baita, abenduaren 9ra.

Irujoren atzerapena «ulertzen» duela adierazi zuen Olaizola II.ak, eta ez dela eragozpen handia. «Nik bera sasoi betean egotea nahi dut, eta astebete ez da hainbeste. Nire aldetik, entrenamendu gogor bat egingo dut bihar edo etzi». Partida atzeratu arren, gaurkorako sarrerek berdin balioko dute, baita erreserbek ere. Aldiz, bueltatu nahi dituenak ez du arazorik izango dirua berreskuratzeko. Internet bidezkoak, bihartik aurrera; eta telefono bidezkoak, gaurtik bertatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.