Pilota

Irujok lortu du Lau t'erdiko txapelketako finalerako lehen txartela

Bigarrena Barriolak eta Aimar Olaizolak izango dute jokoan beste txartela, Bilbon.

2011ko azaroaren 7a
15:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

Juan Martinez de Irujo pilotara iberoarrak aurten Lau t'erdiko pilota txapelketako finala jokatuko du. Atzo Barriolari gailendu zitzaion. Partida hasieratik min handia egin zion Irujok erremateetan, eta Barriola pixka bat suspertu bazen ere, Irujo hiru aste barru jokatuko den finalean izango da.

Finalerako beste txartela Barriolak eta Aimar Olaizolak izango dute jokoan, igandean Bilbon. Partida irabazten duena izango da Irujoren aurkaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.