Istiluak gertatu dira Realaren eta Erromaren arteko partidaren aurrean, Anoetako estadioaren inguruan. Gutxienez bi pertsona zauritu dira, eta beste hiru atxilotu egin ditu Ertzaintzak, 19 eta 31 urte artekoak denak.
‼ Ertzaintzak hainbat karga egin ditu Anoeta estadioaren kanpokaldean, Reala eta Romaren arteko partidu atarian. pic.twitter.com/fKO8GgYi72
— Malcolm iXa 🔻 (@ideiazabaldub) March 16, 2023
Partida aurretik tentsioa zegoen Anoetaren kanpoan. Ertzaintzak Errondoko pasealekua itxi du, eta bultzadak ikusi dira Erromako jokalariak zeramatzan autobusa sartu denean.
Erromako jarraitzailez beteriko autobus bat heldu denean, burua estalita zuen gazte talde batek ondoko taberna bateko terrazako aulkiak eta bestelako objektuak jaurti ditu. Barruan zeuden tifosiak autobusetik atera dira, borrokatzeko asmoz.
Ertzaintzak kargatu egin du zaleen aurka, eta haiek bengalak eta botilak bota dituzte. Ertzaintzak realzale bat atxilotu du, eta Erromako jarraitzaile bat erietxera eraman dute anbulantzia batean. Ertzaintzak realzale bat zauritu du hankan.
Ondoren, egoera baretu egin da, eta ez da bestelako istilurik gertatu.