Isuntza eta Santurtzi faborito ziren, eta txukun aritu ziren. Ezin da halakorik esan beste faboritoez. Zierbena eta Camargo denen ahotan daude, baina atzo ez ziren fin ibili: seigarren eta zazpigarren izan ziren. Ezustetzat har daitezke ere Orio B-ren eta Donostiarraren lana. Indartsuak direla jakina da, baina biek irabazi zuten bere txanda. Gaur bigarren estropada jokatuko dute, El Rasilloko urtegian (Espainia), 12:30ean. KAE 2 ligakoek ere bigarren jardunaldia daukate gaur, Mundakan (Bizkaia), 11:30ean.
Getaria-Tolosa, nagusi
Gipuzkoako Ligako lehen estropada ere jokatu zen atzo Donostian. Getaria-Tolosa nagusitu zen (11.12,43); Zumaiak egin zuen bigarren, 11 segundora; San Juanek hirugarren, 28ra; eta Oriok laugarren, 56ra. Euskotren ligarako sailkatze estropada ere bazen, eta aurreneko biek ordezkatuko dute, txandaka, Gipuzkoa.
Sailkapena
DONOSTIAKO BANDERA1. Isuntza 20.31,63
2. Santurtzi 20.32,00
3. Orio B 20.51,74
4. Donostiarra 20.53,29
5. Deustu 20.53,70
6.Zierbena 20.53,96
7. Camargo 21.06,40
8. Getxo 21.10,95
9. Hondarribia 21.11,68
10.Trintxerpe 21.27,10
11. Arkote 21.27,33
12. Busturialdea 21.48,33