Riccardo Ricco italiar txirrindulariak ezingo du bi urtean korritu, Italiako Olinpiar Batzordeko (CONI) dopinaren aurkako auzitegiak hainbesteko zigorra jarri diolako gaur, azkeneko Frantziako Tourrean EPOagatik positibo eman zuelako. Dopinaren aurkako Fiskaltzak hogei hilabeteko zigorra eskatu zuen astelehenean. Riccok Fiskaltzari aitortua zion Tourraren bezperan EPOa hartu izana.
Uztailaren 8ko eta 13ko etapetan egindako kontroletan eman zuen positibo, eta Tourreko antolatzaileek itzulitik bidali egin zuten, baita Saunier Duval taldeak ere. Bi etapa haiek irabazi egin zituen italiar txirrindulariak: Super Bessen lehenengoa, seigarren etapan, eta Bagneres de Bigorren bigarrena, bederatzigarrenean.
"Nire akatsa izan da, nirea bakarrik, eta horregatik ez dut eskatu kontranalisirik", zioen uztailaren 30ean Riccok. "Italiako Giroan garbi jokatu nuen, eta ez nuen uste Tourrera joango nintzenik. Nekatuta nengoen fisikoki eta psikologikoki, eta horregatik hartu nuen. Errudun sentitzen naiz, eta barkamena eskatu nahi diet nire zale guztiei".
Txirrindularitza
Italiako Olinpiar Batzordeak bi urteko zigorra jarri dio Riccori
Txirrindulariak EPOagatik positibo eman zuen aurtengo Frantziako Tourrean, bi etapa irabazi ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu