Iturria, Orbe eta Lekuona ariko dira lehian, gaur, Munduko Txapelketan

Gizonezkoen 23 urtez azpiko errepideko proba jokatuko dute lehen biek; emakumezkoen junior mailakoa azkenak

unai zubeldia
2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteburuko proba nagusien atarian, eta bakarkako lanari erreleboa emanda, errepideko lasterketak hasiko dira gaur Florentzian (Italia), Munduko Txapelketan. Gizonezkoen 23 urtez azpikoen proba eta emakumezkoen junior mailakoa jokatuko dira gaur, eta hiru euskal herritar ariko dira tartean: Mikel Iturria eta Haritz Orbe gizonezkoetan eta Lierni Lekuona emakumezkoetan. 08:30ean hasiko da junior mailako lasterketa, 82,85 kilometrokoa, eta 10:50 aldera iritsiko dira lehenengoak helmugara. 23 urtez azpikoena, berriz, 13:00etan hasiko da, eta 17:50 aldera izango dira helmugan (173,9 kilometro). Kirol arloaz gain, ordea, bulegoetan ere zalaparta dezente izango da gaur, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) batzarra egingo dutelako, presidentea aukeratzeko. Bi hautagai daude: Pat McQuaid eta Brian Cokson.

Unai Iparragirre, hirugarren

Txina II probako hirugarren etapan laugarren, eta sailkapen nagusian hirugarren. Oso ongi jarraitzen du Unai Iparragirrek (Euskadi) Txinan. Alois Kankovski txekiarrak (Dukla) irabazi zuen etapa, eta lider jarri zen. Erregulartasunaren maillota eskuratuta, hamalau segundora dago Iparragirre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.