Itxako hurrengo larunbatean izan daiteke ABF Ligako txapeldun

Nafarrek Ro'Casa hartu dute mendean, eta puntu bakarra behar dute liga irabazteko; Bera Bera bigarren izanen da

Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itxakok eta Bera Berak ederki bete zuten atzo egin beharreko lana. Ro'Casa hartu zuen mendean Lizarrako taldeak (15-26), eta, ondorioz, hurrengo jardunaldian puntu bat nahikoa izanen dute Ambros Martinen jokalariek Liga laugarrenez jarraian irabazteko.

Bera Berak, berriz, Alcobendasi irabazi zion atzo (25-26), eta, ondorioz, bigarren postua ziurtatu du. Horrek erran nahi du datorren denboraldian Txapeldunen Ligan ariko dela Donostiako taldea. Atariko ligaxka jokatu beharko dute gipuzkoarrek.

Atzo gogor lan egin behar izan zuen Reyes Carrereren taldeak bi puntuak irabazteko. Partidako hainbat unetan, markagailuan atzetik izan ziren Bera Berako jokalariak, baina urrezko bi puntu eskuratu zuten, azkenean.

Kukullagak, ordea, ezin izan zuen deus egin Eldaren aurka.32-26 galdu zuen. Castrok irabazi egin zuen, gainera, eta, ondorioz, Kukullaga jaitsiera postuetara itzuli da. Castro edo Kukullaga; bietako bat jaitsiko da, Gijonekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.