Itzulirako maillot berezi bat aurkeztu du Caja Ruralek
TXIRRINDULARITZA. Txomin Perurena txirrindulari ohiaren babesarekin eta sinadurarekin, maillot eta kasko bereziak aurkeztu zituen atzo eguerdian Caja Ruralek, Donostian. Taldeko arduradunek argitu zuten «txirrindularitzaren garapena bultzatzeko» dela maillot berri hori. Maillot horrekin parte hartuko du Caja Ruralek Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 2tik 7ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu