txirrindularitza

Izagirre, Perez, Urtasun eta Velasco Euskaltelen Tourrerako taldean egongo dira

Fernandez de Larrea eta Castroviejo bederatzikotik kanpo geratu dira. Uztailaren 2an hasiko da Frantziako itzulia.

2011ko ekainaren 20a
19:13
Entzun

Euskaltel-Euskadik datorren Frantziako Tourrean izango duen taldea aurkeztu du gaur. Gorka Izagirre, Alan Perez, Pablo Urtasun eta Ivan Velasco bederatzikoan egongo dira, lehendik baieztatuta zeuden Samuel Sanchez, Egoi Martínez, Amets Txurruka, Gorka Verdugo eta Ruben Perezekin batera. Izagirre eta Urtasunentzat lehen Tourra izango da.

Koldo Fernandez de Larrea eta Jonathan Castroviejo, aldiz, taldetik kanpo geratu dira.

Frantziako Tourraren 98. edizioa izango da aurtengoa. Uztailaren 2an abiatuko, Goisetik, eta ekainaren 24ean amaituko da, Parisen. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.