Gupidarik gabe zanpatu ditu aurkariak aurreko sei urteetan, eta harrokeriaz jardun, gorrotagarri ere bai, zenbaitetan. Handianahikeriaz sobera, eta apaltasunez urri. Sei urteko oroitzapena ezin da hiru astean ezabatu, baina Armstrongek itxuroso bukatu nahi izan du bere kirol ibilbidea jarrera pertsonalari dagokionez, eta lortu du. Keinu zatarrik ez inorekin, eta aurkariak zanpatzeko, itsusteko grina berezirik ez. Ahalegin justua lidergoa lortzeko eta behin lortuta, eutsi. Aurkari onenaren gurpilari eutsi eta kieto, haien atzetik. Behin zuloa eginda, eskuzabal, txandak ematen, podiumean lagun izango dituen aurkariei. Lasterketatik kanpo ere, hiztun, komunikabideekin, zaleak agurtzen. Maitekiro neska-lagunarekin eta taldekideekin.Bere aukeraren zain geratu da Tour osoan. Etaparen bat irabazi nahi zuen, aurreko sei Tourretan bezala. Ziurrenik lehen etapan, Noirmoutierko erlojupekoan lortzea zen bere asmoa, baina Zabriskiek hartu zion aurrea, segundo birengatik. Courchevelen ere zorian egon zen, baina talentu handiko aurkariaren suaren aurrean, Alejandro Valverderen aurrean, belaunikatu egin zen. Zain egon da, orduz geroztik. Atzo arte.
Jan Ullrichen beldur zen Armstrong, alemaniarra erlojupekoetan oso trebea delako aitortu izan duelako betidanik. Ibilbidea zuen aldeko, eta txirrindulari guztien artean indartsuena zela ere bai. Erlojupeko perfektua egin zuen Armstrongek, Ullrichen erreferentzien jakitun zela, une oro, eta zintzoa izan zen hamarkada oso batean aurkari izan duen txirrindulari apartarekin. 23 segundo bakarrik jan zizkion eta lehia parekatua izan zela erakutsi munduari. Armstrongek etapa bat irabazi nahi zuen, baina aurkariak lotsagarri utzi gabe, eta bete-betean lortu zuen bere asmoa atzo. 24 garaipen lortu ditu Armstrongek bere kirol ibilbidean erlojupekoan.
Zazpigarren podiuma Jan Ullrichentzat
Esku-hutsik utzi zuen Jan Ullrich, hamaikagarren aldiz, baina alemaniarra, dagoeneko, nekez amorratuko da. Urte asko daramatza Armstrongen ipurdia bere begi aurrean ikusten. Podiumeko hirugarren koskara igotzea zuen xede T-Mobile taldekoak eta aise lortu zuen. Ibilbide erdirako Rasmussenek zuen aldea jan zuen eta helmugan 7.24 kendu zion CSCko danimarkarrari.
Baten, zezenaren, eta bestearen, oilaskoaren, pedal kolpea ikusi besterik ez zegoen Ullrich podiumera igoko zela jakiteko. Ullrich katea hautsi beharrean ibili zen, koadroa txikituko egingo zuela zirudien bihurgune itxi bakoitzaren ondoren eman eta eman hasten zenean. Garapen gogorra, hanka zuztarretako zainak lehertzear, ahoa ireki-irekia, birikek ito beharrean eskatzen zuten airearen bila. Rasmussen, aldiz, nahi eta ezin, dena oztopo, dena aldapa gora. Erdialdeko Mendikateko aldapekin nahiko ez eta zartako mingarria hartu zuen, erlojupekoa hasi eta berehala, biribilgune batean. Gurpila zulatu zitzaion gero, eta atzeko gurpila beste hiru aldiz aldatu behar izan zioten. Gertatzen ari zitzaiona sinetsi ezinik, bere buruaren kontrola galdu eta noraezean egin zuen erlojupekoa Rasmussenek. Podiumean zegoela hasi zuen bere lana, baina zazpigarren postuan bukatuko du Tourra. Mancebok, Leipheimerrek eta Vinokourovek aurreratu zuten, azken bi horiek sei eta zortzi segundogatik, kopuru amorragarria 3.500 kilometro egin ondoren.Armstrongek Ivan Basso eta Jan Ullrich izango ditu alboan gaur podiumean. Bere ondorengoa bi horietako bat izango da, ondo bidean. Lasaitu ederra hartuko dute bi horiek hurrengo urtean, batez ere Ullrichek, behingoagatik Tourra irabaztea posible dela ikusiko dutelako. Bassok atzo abiatu zuen lehiaketa psikologikoa. Ullrichi erlojupekoetan hain nagusi ez zela erakutsi nahi izan zion. Bigarren postua sendotu eta Ullrich askoz gehiago atzeratzen saiatu zen italiarra, baina ez zuen lortu. Bigarren postuari eutsi zion, bai, baina Ullrich berak nahi baino gertuago geratu da, 1.41era.Armstrongen erregetza bukatu ondorengo lehen urtea izango da, 2006. urtea, eta litekeena da Tour hori horregatik gogoratzea, benetako garaileagatik baino gehiago. Jainkoen ordaina!
NEURRIAK
Pirinioetako etapak aste egunetan jarri nahi dituzte
Tourreko antolatzaileek ez dute nahi Pirinioetan izandako iskanbilak berriro gertatzea. Hala, Jean Marie Leblanc Tourreko zuzendariak atzo aitortu zuen aztertzen ari direla Pirinioetako etapa menditsuak aste bukaeretan ez jokatzea. «Triste gaude gertatukoarekin, eta horrek zer pentsatua ematen digu. Pirinioetako etapa menditsuak aste bukaeretan ez jokatzea izan daiteke agian onena, hainbeste jende ez biltzeko. Zenbat eta jende gehiago, orduan eta presio txikiagoa. Batzuetan zaleak gehiegi hurbiltzen dira txirrindulariengana, eta arazoak egon daitezke».
Istiluak eragin zituztenek Euskal Herriko zaleak ordezkatzen dituzten galdetuta, Tourreko zuzendariak esan zuen euskal zaleak «sutsuegiak» direla. Leblancen arabera, Euskaltel-Euskadik badu eraginik horretan. «Talde nazionala da ia, eta gehiegizko garra pizten du. Hori ongo bideratu beharra dago».
Sailkapenak
- 20. ETAPA
1 . ARMSTRONG Lance DSC1.11.462 . ULLRICH JanTMO00.23ra3 . VINOKOUROV AlexandreTMO01. 16ra4 . JULICH BobbyCSC01.33ra5 . BASSO IvanCSC01.54ra6 . LANDIS FloydPHO02.02ra7 . EVANS CadelDVL02.06ra8 . HINCAPIE GeorgeDSC02.25era9 . MANCEBO FranciscoIBA02.51ra10 . KARPETS VladimirIBA03.05era11 . POPOVYCH YaroslavDSC03.09ra12 . SASTRE CarlosCSC03.10era13 . MOREAU ChristopheC.A03.11ra14 . LEIPHEIMER LeviGST03.13ra15 . PEREIRO SIO OscarPHO03.25era16 . LANG SebastianGST03.26ra17 . ROBERTS LukeCSC03.47ra18 . CIONI DarioLIQ03.51ra19 . JAKSCHE JorgLSWd.b.20 . CANCELLARA FabianFAS04.03ra21 . KASHECHKIN AndreyC.A04.24ra22 . BODROGI LaszloC.A04.37ra23 . LÖVKVIST ThomasFDJ04.41ra24 . GUERINI GiuseppeTMO04.45era25 . HORNER ChristopherSDV04.45era26 . GRABSCH BertPHO04.55era27 . SERRANO MarcosLSW04.58ra28 . GRIVKO AndriyDOM05.03ra29 . POSTHUMA JoostRAB05.13ra30 . ROGERS MichaelQST05.18ra31 . RUBIERA José LuisDSC05.24ra32 . GARZELLI StefanoLIQ05.26ra33 . NARDELLO DanieleTMO05.37ra34 . STEINHAUSER TobiasTMO05.40ra35 . FEDRIGO PierrickBTL05.48ra36 . LEFEVRE LaurentBTL05.52ra37 . MERCKX AxelDVL05.53ra38 . PADRNOS PavelDSCd.b.39 . MAZZOLENI EddyLAMd.b.40 . MC GEE BradleyFDJd.b.41 . SANCHEZ LuisLSW05.56ra42 . SCHOLZ RonnyGST05.57ra43 . BROCHARD LaurentBTL05.59ra44 . TOTSCHNIG GeorgGST06.00ra45 . BERTOGLIATI RubensSDV06.02ra46 . VAN SUMMEREN JohanDVL06.08ra47 . IGLINSKIY MaximDOM06.11ra48 . CONTADOR AlbertoLSW06.12 ra49 . WEGMANN FabianGST06.14ra50 .
ZUBELDIA Haimar
EUS06.17ra51 . AZEVEDO JoséDSC06.25ra52 . GUTIERREZ José EnriquePHO06.26ra53 . KESSLER MatthiasTMO06.41era54 . BRANDT ChristopheDVL06.43ra55 . BOOGERD MichaelRAB06.44ra56 . SAVOLDELLI PaoloDSC06.48ra57 . PELLIZOTTI FrancoLIQ06.49ra58 . CASAR SandyFDJ06.52ra59 . MENCHOV DenisRAB06.53ra60 .
ZANDIO Xabier
IBA06.54ra61 .
GARATE Juan Manuel
SDVd.b.62 .
CAMAÑO Iker
EUS06.55 era63 . LJUNGQVIST MarcusLIQ06.57ra64 . CHAVANEL SylvainCOF07.01era65 .
MARTINEZ Egoi
EUS07.03ra66 .
BELOKI Joseba
LSW07.09ra67 . CORTINOVIS AlessandroDOMd.b.68 . HERAS RobertoLSW07.11ra69 . GIUNTI MassimoFAS07.14ra70 . DEKKER ErikRAB07.19ra71 . KRIVTSOV YuriyA2R07.20ra72 . PINEAU JérômeBTL07.21era73 . CARLSTRÖM KjellLIQ07.26 a74 . SEVILLA OscarTMO07.39ra75 . RICH MichaelGST07.41era76 . GUSTOV VolodymirFAS07.44ra77 . RASMUSSEN MickaelRAB07.47ra78 . VICIOSO AngelLSW07.51ra79 . LUDEWIG JorgDOM07.52ra80 . HUSHOVD ThorC.A07.53ra81 . SCHRECK StephanTMO07.55era82 . VASSEUR CédricCOF07.56ra83 .
ASTARLOZA Mikel
A2R08.01era84 . WEENING PieterRAB08.03ra85 . BERNUCCI LorenzoFAS08.05era86 . NOVAL GONZALEZ BenjaminDSC08.06ra87 . PORTAL NicolasA2R08.10 ea88 . GESLIN AnthonyBTL08.12ra89 . MOOS AlexandrePHO08.16ra90 . GOUBERT StephaneA2Rd.b.91 . BOTERO SantiagoPHO08.18ra92 . AERTS MarioDVL08.25ra93 . SORENSEN NickiCSC08.28ra94 . SINKEWITZ PatrikQST08.29ra95 . GILBERT PhilippeFDJd.b.96 . JOLY SébastienC.A08.32ra97 . ARVESEN Kurt-AsleCSC08.35era98 . TURPIN LudovicA2R08.36ra99 . ALBASINI MichaelLIQ08.38ra100 . KNAVEN ServaisQST08.39ra101 . GEROSA MauroLIQd.b.102 . O'GRADY StuartCOF08.44ra103 . MONCOUTIE DavidCOF08.50era104 . DA CRUZ CarlosFDJ08.53ra105 . CANADA DavidSDVd.b.106 . DAVIS AllanLSW08.55era107 . ZBERG BeatGST08.57ra108 . BENETEAU WalterBTLd.b.109 . DUMOULIN SamuelA2R08.59ra110 . WAUTERS MarcRAB09.05 ea111 . LOOSLI DavidLAM09.12ra112 . JALABERT NicolasPHO09.19ra113 . VANSEVENANT WimDVL09.21era114 .
ARRIETA Jose Luis
IBA09.28ra115 . PIEPOLI LeonardoSDV09.29ra116 . AUGE StéphaneCOF09.34ra117 . COOKE BadenFDJ09.35era118 . NURITDINOV RafaelDOM09.36ra119 . CAUCCHIOLI PietroC.A09.41era120 .
MAYO Iban
EUS09.44ra121 . LOMBARDI GiovanniCSC09.46ra122 . TANKINK BramQST09.50era123 . RODRIGUEZ FredDVLd.b.124 . ROUS DidierBTL09.52ra125 . FLECHA Juan AntonioFAS09.55era126 . ARROYO DavidIBAd.b.127 . MOUREY FrancisFDJ10.04ra128 .
ISASI Inaki
EUS10.09ra129 . SPRICK MatthieuBTL10.17ra130 . COMMESSO SalvatoreLAM10.24ra131 . HINAULT SébastienC.A10.26ra132 . RIGHI DanieleLAMd.b.133 . WROLICH PeterGST10.27ra134 . HALGAND PatriceC.A10.28ra135 . BERTOLINI AlessandroDOM10.37ra136 . TRENTI GuidoQST10.39ra137 . KROON KarstenRAB10.50era138 . BESSY FrédéricCOF10.59ra139 . MARICHAL ThierryCOF11.00ra140 . TOMBAK JaneckCOF11.22ra141 . MC EWEN RobbieDVL11.23ra142 . STANGELJ GorazdLAM11.26ra143 . EISEL BernhardFDJ11.29ra144 . FACCI MauroFAS11.45era145 .
FLORES Iker
EUS11.49ra146 . FÖRSTER RobertGST11.52ra147 .
LANDALUZE Inigo
EUS12.08ra148 .
GARCIA ACOSTA Vicente
IBA12.17ra149 . GERRANS SimonsA2R12.18ra150 . VANOTTI AlessandroDOM12.39ra151 . WHITE MatthewCOF13.04ra152 .
ETXEBARRIA Unai
EUS13.05era153 . VOECKLER ThomasBTL13.08ra154 . QUINZIATO ManuelSDV13.14ra155 . BECKE DanielIBA13.38ra
- NAGUSIA
1 . ARMSTRONG Lance DSC82.34.052 . BASSO IvanCSC04.40ra3 . ULLRICH JanTMO06.21era4 . MANCEBO FranciscoIBA09.59 a5 . LEIPHEIMER LeviGST11.25era6 . VINOKOUROV AlexandreTMO11.27ra7 . RASMUSSEN MickaelRAB11.33ra8 . EVANS CadelDVL11.55era9 . LANDIS FloydPHO12.44ra10 . PEREIRO SIO OscarPHO16.04ra11 . MOREAU ChristopheC.A16.26ra12 . POPOVYCH YaroslavDSC19.02ra13 . MAZZOLENI EddyLAM21.06ra14 . HINCAPIE GeorgeDSC23. 40ra15 .
ZUBELDIA Haimar
EUS23.43ra16 . JAKSCHE JorgLSW24.07ra17 . JULICH BobbyCSC24.08ra18 . SEVILLA OscarTMO27.45era19 . KASHECHKIN AndreyC.A28.04ra20 . GUERINI GiuseppeTMO33.02ra21 . SASTRE CarlosCSC34.24ra22 .
ZANDIO Xabier
IBA36.20ra23 . PIEPOLI LeonardoSDVd.b.24 . BOOGERD MichaelRAB38.29ra25 . SAVOLDELLI PaoloDSC44.30era26 . TOTSCHNIG GeorgGST49.14ra27 .
ASTARLOZA Mikel
A2R54.03ra28 . BROCHARD LaurentBTL55.29ra29 . CASAR SandyFDJ56.47ra30 . AZEVEDO JoséDSC59.48ra31 . CONTADOR AlbertoLSW1.03.25era32 . GARZELLI StefanoLIQ1.04.49ra33 . HORNER ChristopherSDV1.07.57ra34 . GOUBERT StephaneA2R1.10.53ra35 . RUBIERA José LuisDSC1.11.48ra36 . CAUCCHIOLI PietroC.A1.16.21era37 . IGLINSKIY MaximDOM1.18.26ra38 . LUDEWIG JorgDOM1.19.05era39 . MERCKX AxelDVL1.20.15era40 . SERRANO MarcosLSW1.21.31ra41 . ROGERS MichaelQST1.24.32ra42 . MOOS AlexandrePHO1.25.35era43 . PINEAU JérômeBTL1.31.38ra44 . VASSEUR CédricCOF1.33.17ra45 . HERAS RobertoLSW1.38.33ra46 . FEDRIGO PierrickBTL1.41.14ra47 . PELLIZOTTI FrancoLIQ1.41.38ra48 .
MARTINEZ Egoi
EUS1.42.29ra49 . GUTIERREZ José EnriquePHO1.42.35era50 . KARPETS VladimirIBA1.43.45era51 . BOTERO SantiagoPHO1.49.22ra52 . HALGAND PatriceC.A1.53.26ra53 . ARROYO DavidIBA1.54.12ra54 . CIONI DarioLIQ2.00.39ra55 . NARDELLO DanieleTMO2.02.23ra56 . BRANDT ChristopheDVL2.03.10era57 . KESSLER MatthiasTMO2.03.56ra58 . CHAVANEL SylvainCOF2h 05.20ra59 . SINKEWITZ PatrikQST2h 07.48ra60 .
MAYO Iban
EUSd.b.61 . LÖVKVIST ThomasFDJd.b.62 . BERNUCCI LorenzoFAS2.08.37ra63 . CANADA DavidSDV2.08.56ra64 . VICIOSO AngelLSW2.09.37ra65 . LANG SebastianGST2.11.18ra66 .
GARATE Juan Manuel
SDV2.15.17ra67 . MONCOUTIE DavidCOF2.15.23ra68 . BENETEAU WalterBTL2.17.06ra69 .
CAMAÑO Iker
EUS2.22.41era70 . GILBERT PhilippeFDJ2.24.00ra71 . SORENSEN NickiCSC2.24.08ra72 . WEENING PieterRAB2.24.16ra73 . FLECHA Juan AntonioFAS2.24.21era74 .
ARRIETA Jose Luis
IBA2.25.27ra75 .
BELOKI Joseba
LSW2.26.26ra76 . DA CRUZ CarlosFDJ2.26.49ra77 . O'GRADY StuartCOF2.27.19ra78 . GRIVKO AndriyDOM2.28.08ra79 . WEGMANN FabianGST2..29.34ra80 . GIUNTI MassimoFASd.b.81 . STEINHAUSER TobiasTMO2.31.02ra82 . ROUS DidierBTL2.33.10era83 . POSTHUMA JoostRAB2..33.59ra84 . DAVIS AllanLSW2.34.40ra85 . MENCHOV DenisRAB2.35.00ra86 . SCHRECK StephanTMO2.35.52ra87 . STANGELJ GorazdLAM2.36.13ra88 . PORTAL NicolasA2R2.38.01era89 . ARVESEN Kurt-AsleCSC2.39.27ra90 . KRIVTSOV YuriyA2R2.39.51ra91 . SCHOLZ RonnyGST2.43.03ra92 . BERTOGLIATI RubensSDVd.b.93 . ZBERG BeatGST2.46.24ra94 . MOUREY FrancisFDJ2.47.14ra95 . PADRNOS PavelDSC2.49.53ra96 . TURPIN LudovicA2R2.51.28ra97 . GESLIN AnthonyBTL2.51.58ra98 . CORTINOVIS AlessandroDOM2.52.02ra99 . LOOSLI DavidLAMd.b.100 .
LANDALUZE Inigo
EUS2.52.41era101 . COMMESSO SalvatoreLAM2.53.46ra102 . ROBERTS LukeCSC2.54.12ra103 . GRABSCH BertPHO2.54.35era104 . GUSTOV VolodymirFAS2.54.56ra105 . JOLY SébastienC.A2.56.10era106 . MC GEE BradleyFDJ2.56.11ra107 . NOVAL GONZALEZ BenjaminDSC3.00.59ra108 . DEKKER ErikRAB3.03.16ra109 . SANCHEZ LuisLSW3.03.19ra110 . RIGHI DanieleLAM3.04.17ra111 . TANKINK BramQST3.05.12ra112 . AERTS MarioDVL3.07.30era113 . BERTOLINI AlessandroDOM3.09.13ra114 . DUMOULIN SamuelA2R3.11.02ra115 . HINAULT SébastienC.A3.14.33ra116 . HUSHOVD ThorC.A3.15.40ra117 . LEFEVRE LaurentBTL3.16.06ra118 . LOMBARDI GiovanniCSC3.18.21era119 . BODROGI LaszloC.A3.18.44ra120 . SPRICK MatthieuBTL3.20.47ra121 . AUGE StéphaneCOF3.21.30era122 .
ISASI Inaki
EUS3.21.50era123 . WHITE MatthewCOF3.23.41era124 . VOECKLER ThomasBTL3.25.32ra139 . TRENTI GuidoQST3.46.24ra140 . WAUTERS MarcRAB3.46.54ra141 . CARLSTRÖM KjellLIQ3.47.02ra142 . COOKE BadenFDJ3.47.17ra143 . EISEL BernhardFDJ3.47.35era144 . FACCI MauroFAS3.49.30era145 . ALBASINI MichaelLIQ3.51.03ra146 . WROLICH PeterGST3.51.50era147 . NURITDINOV RafaelDOM3.54.14ra148 .
GARCIA ACOSTA Vicente
IBA3.56.34ra149 . KNAVEN ServaisQST3.59.07ra150 .
ETXEBARRIA Unai
EUS4.00.24ra155 .
FLORES Iker
EUS4.20.24ra
- ERRREGULARTASUNA
1. HUSHOVDThorC.A 175 puntu2. O'GRADYStuart COF 160 pt.3. MC EWENRobbie DVL 154 pt.4. PEREIROOscar PHO 118 pt.5. VINOKOUROVAlexander TMO 117 pt.6. DAVISAllan LSW 110 pt.7. ARMSTRONGLance DSC 93 pt.8. FÖRSTERRobert GST 85 pt.9. RASMUSEENMichael RAB 84 pt.10. FLECHAJ. Antoni FAS 84 pt.
- MENDIA
1. RASMUSSENMickael RAB 185 puntu2. PEREIRO SIOOscar PHO 155 pt.3. ARMSTRONGLance DSC 96 pt.4. MOREAUChristophe C.A 92 pt.5. BOOGERDMichael RAB 90 pt.6. BOTEROSantiago PHO 88 pt.7. VINOKOUROVAlexandre TMO 75 pt.8. BROCHARDLaurent BTL 75 pt.9. HINCAPIEGeorge DSC 74 pt.10. CAUCCHIOLIPietro C.A 73 pt.
- GAZTEENA
1. POPOVYCHYaroslav DSC 82.53.072. KASHECHKINAndrey C.A 09.02ra 3. CONTADORAlberto LSW 44.23ra 4. IGLINSKIYMaxim DOM 59.24ra 5. PINEAUJérôme BTL 1.12.36ra 6. KARPETSVladimir IBA 1.24.43ra 7. ARROYODavid IBA 1.35.10era 8. SINKEWITZPatrik QST 1.48.46ra 9. LÖVKVISTThomas FDJ d.b. 10. GILBERTPhilippe FDJ 2.04.58ra
- TALDEKAKOA
1. T-MOBILE TEAM 245.07.382. DISCOVERY CHANNEL TEAM 14.57ra 3. TEAM CSC 25.15era 4. CREDIT AGRICOLE 55.24era 5. ILLES BALEARS-CAISSE D'EPARGNE 1.06.09ra 6. PHONAK HEARING SYSTEMS 1.09.20ra 7. LIBERTY SEGUROS - WÜRTH TEAM 1.47.56ra 8. RABOBANK 2.26.30ra 9. SAUNIER DUVAL - PRODIR 2.48.58era 10. AG2R PREVOYANCE 2.52.04era