Javad Nekunamen lesioa ez da larria
OSASUNA. Javad Nekunamek min hartu zuen Valentziaren kontrako partidan, baina ez du arazorik izango datorren astelehenean Atletico Madrilen aurka jokatzeko. Irandarrak eskuineko belaunean hartu zuen min, eta lehen ere arazoak izan zituen toki berean. Atzo Iruñeko ospitalean egindako probek, ordea, susto txiki bat besterik ez dela izan erakutsi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu