Javi Urriza da faborito garbi larunbaterako
Javi Urrizak eta Xanti Utergak etzi jokatuko dute, Galarretan (16:00), buruz buruko Kutxabank 33. txapelketako finala. Urriza da faborito handia, besteak beste finalerdietako ligaxkan 30-13 irabazi ziolako Utergari, saketik bederatzi tanto lortuta. «Larunbatekoa, baina, ezberdina izango da; egun hartan Uterga ez zen aritu dakien bezala», aurreratu zuen Urrizak atzo, pilota aukeraketan. Urrizak buruz buruko laugarren finala du jarraian, eta bera izan zen txapeldun 2012an eta 2013an. Utergarentzat, aldiz, buruz buruko lehen finala da. Pilota aukeraketari dagokionez, biak gustura gelditu ziren saskiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu