Hona hemen, aurrerapen gisa, Javier Zabaletaren esan batzuk:
- "Patxi Izko Artxankoren aldeko kanpaina egiten ari da, enpresariei deika, klubeko langileak haren aldeko adierazpenak egitera behartzen".
- "Dinastia bat zirudien Osasunako agintaritzak azken urteetan. Izkok hamar urte egin ditu eta orain bere semerik kuttunena utzi nahi zigun agintean".
- "Azken hamar urteetan Osasunak euskara ez du behar bezala zaindu, eta orain zuzendari euskaldun bat sartu nahi izateagatik euskararen alde apustu egingo dutela esatea tamalgarria iruditzen zait".
- "Bizpahiru fitxaketa on eta jokalari nafarrak nahi ditugu lehen taldean".
Etzi, Miguel Artxankoren elkarrizketa BERRIAn.