John Gadret AG2R taldeko txirrindulariak irabazi du gaur Italiako Giroko 11. etapa. Etapa polita izan da, eta Dani Moreno (Katusha) eta Ignatas Konovalova (Movistar) nabarmendu dira ihesaldi luze batean. Azken kilometroan hamabi segundoko aldearekin sartu dira biak, eta Moreno aurreratu egin zaio ihesaldian lagun izan duenari.
Azken metroetan, ordea, Gadret tropelari aurreratau zaio, eta iheslariak harrapatu ondoren, bakarrik helmugaratu da Castelfidardoko helmugan. Bere atzetik Joaquim Rodriguez (Katusha) eta Giovanni Visconti (Farnese) helmugaratu dira, hurrenez hurren.
Alberto Contadorrek (Saxo Bank) segitzen du lider.
Bihar korrituko dute itzuliko 12. etapa: Castelfidardo-Rivenna (184 kilometro). Etapa laua izango da, eta ihesaldi handirik ezean, esprinterrek erabakiko dute garailea.
Hilaren 29an bukatuko da Giroa, Milanen.
Orain arteko etapak
- 1. etapa / Irabazlea: Highroad taldea. Liderra: Marco Pinotti.
- 2. etapa / Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Mark Cavendish.
- 3. etapa / Irabazlea: Angel Vicioso. Liderra: David Millar.
- 4. etapa / Ez zuten lehiatu, Wouter Weylandt zenaren omenez (aurreko egunean hil egin zen Giroan). Liderra: David Millar.
- 5. etapa / Irabazlea: Pieter Weening. Liderra: Pieter Weening.
- 6. etapa / Irabazlea: Francisco Ventoso. Liderra: Pieter Weening.
- 7. etapa / Irabazlea: Bart De Clerq. Liderra: Pieter Weening.
- 8. etapa / Irabazlea: Oscar Gatto. Liderra: Pieter Weening.
- 9. etapa / Irabazlea: Alberto Contador. Liderra: Alberto Contador.
- 10. etapa / Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Alberto Contador.
- 11. etapa / Irabazlea: John Gadret. Liderra: Alberto Contador.