Athletic azken hiru partidetako joko hobekuntza puntu bilakatzeko asmoz zelairatuko da gaur Vigon. Zuri-gorriak jaitsieratik gertuago daude Europatik baino, eta ligako bolada txarra eten beharra daukate giroa nahasten hasi baino lehen. Ligako azken zazpi partidetan puntu bakarra lortu dute, eta, egoera oraindik larritzeko modukoa ez den arren, esnatzeko garaia iritsi zaio, eta gaur jo diezaioke iratzargailuak.
Celta, eta Vigo, izan ere, aurkari eta leku aproposak dira dinamika aldatzeko. Celta, Athletic bezala, espero baino apalago jokatzen ari da, eta zuri-gorriekin berdinduta dago 11 punturekin. Balaidos, halaber, zelai atsegina da Bilboko taldearentzat. 2003az geroztik ez du partidarik galdu han, eta azken hiru sasoietan hirunaka bildu ditu puntuak.
Galdu arren, Athleticek hobera egin du ligako azken partidetan, eta iragan ostegunean txukun jokatu zuen Oestersundsen aurka. Zigandaren itxaropena bilakaera horretan datza; hala ere, txandakatzeekin jarraituko du. Ostegunean partida gogorra jokatu zuen, eta entrenatzaileak nekea kudeatu behar du. Gauzak hala, litekeena da Iturraspe, Rico eta Susaeta hasieratik aritzea, ez horrela Williams. Luzerako min harturikoez gain, Beñatek bihar jakingo du zein tratamendu egin behar duen pubiseko mina sendatzeko.
CELTA-ATHLETIC
Celta. Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Sergi Gomez, Jonny;
Radoja, Hernandez, Wass; Aspas, Pione Sisto eta Guidetti.
Athletic. Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balentziaga;
Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Raul Garcia, Cordoba; eta Aduriz.
Epailea. Gil Manzano.
Lekua. Balaidos (30.000 ikusle).
Ordua. 16:15ean (BeIN La Liga).
Joko hobekuntza puntu bihurtzeko garaia iritsi zaio Athletici

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu