Jokoak datorren urteko uztailaren 23an hasiko dira

Yoshiro Mori, atzo. ISSEI KATO / EFE.
2020ko martxoaren 31
00:00
Entzun
OLINPISMOA. Koronabirusaren pandemia dela eta, aurreko astean jakinarazi zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Tokioko Olinpiar Jokoak datorren urtera atzeratuko zituztela. Bada, zehaztu dituzte egunak. Uztailaren 23an hasiko dira, eta abuztuaren 8an amaitu. Paralinpiar Jokoak, berriz, abuztuaren 24tik irailaren 5era izango dira.

Hala jakinarazi zuen atzo Yoshiro Morik, antolakuntza batzordeko presidenteak. «Uste dugu egunik aproposenak direla, udan izango direlako eta aurtengorako aurreikusita zeuden daten ia berdinak direlako».

Aurreko astean Morik berak adierazi zuen helburua «aurtengoak baino Joko hobeak» antolatzea dela. «Egun hauek horretarako denbora ematen digute, eta kirolariek ere nahikoa tarte izango dute behar bezala prestatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.