txirriNDULARITZA

Jon Aberasturi eta Garikoitz Bravo fitxatu ditu Euskaltel-Euskadik

Miguel Minguez, Ruben Perez, Gorka Verdugo eta Juanjo Orozekin aurreakordio batera iritsi da, taldean jarraitzeko. Aldiz, Amets Txurrukak ez du segituko.

2012ko irailaren 19a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Jon Aberasturi eta Garikoitz Bravo txirrindulariak fitxatu ditu Euskaltel-Euskadik datorren denboraldirako. Aberasturi Orbea taldean aritu da orain arte, eta Bravo, berriz, Caja Ruralen. 23 urte dituzte biek. Aberasturi Arabakoa da, eta munduko txapelketan parte hartu zuen iaz, 23 urtetik beherakoen kategorian. Bravok mendiko maillota lortu zuen Etorkizuneko Tourrean, 2010. urtean.

Gainera, Euskaltelek aurreakordio bat lortu du Miguel Minguez, Ruben Perez, Gorka Verdugo eta Juanjo Orozekin, taldean jarrai dezaten. Amets Txurrukak, ordea, ez du jarraituko, Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko zuzendariak Txurrukari berari esan dionez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.