Jonathan Castroviejok orno bat eta ezker hankako kubitua hautsi ditu
TXIRRINDULARITZA. Jonathan Castroviejok gaizki ekin dio denboraldiari. Movistar taldeko txirrindulari getxoztarra erori egin zen herenegun, Algarveko Itzuliko azken etapan, eta, horren ondorioz, orno bat eta ezker hankako kubitua hautsi zituen. Itzuli berean, Ion Izagirre ormaiztegiarra podiumeko bigarren koskara igo zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu