Jorge Lorenzok lepauztaia hautsi du entrenatzen
MOTOZIKLISMOA. Lepauztaia hautsi du Jorge Lorenzok (Yamaha) Herbeheretako Sari Nagusiko entrenamenduetan.Haustura garbia izan da; hala ere, gaua ospitalean igaro du. Gaur Espainiara eramango dute, ebakuntza egiteko. Bi aste edukiko ditu Alemaniako Sari Nagusiaren aurretik sendatzeko. Marc Marquezek (Honda) egin zuen atzoko denborarik onena Assengo zirkuituan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu