Jose Ramon Garai da Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) presidente berria. Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria izan da azkeneko urteetan, eta Fernando Asenjo ordezkatuko du EKFBko lehendakaritzan; lau urtean izango da karguan.
Iñaki Iglesias EKFBko idazkari ohia izan du lehiakide hauteskundeetan -atzo egin zituzten-: Garai 29 boto lortu ditu, Iglesiasek hamabi, eta boto txuri bat izan da. Hauteskunde prozesuan EKFBko zenbait kidek salatu dute Garaik elkarteko estatutuak aldatu dituela lehendakari kargurako aurkeztu ahal izateko.
2002an sortu zuten Euskal Kirol Federazioen Batasuna, eta 50 bat federazio daude barruan. Zuzendaritza Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ordezkatzera mugatu izan da.
Kirola
Jose Ramon Garai, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidente
Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak Iñaki Iglesias izan du lehiakide hauteskundeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu