Zazpi ordu 13 minutu eta 36 segundo behar izan ditu Garatek Pordenone eta San Pellegrino arteko 224 kilometroak egiteko. Bere kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena erdietsi du eta gainera sailkapen nagusiko lehen hamarren artean sartzea lortu du.
Bigarren sailkatuak, James Voight alemaniarrak, hamar segundo atzerago pasatu du helmugaeta Patxi Vilak minutu eta 20 segundo gehiago behar izan ditu irabazleak baino. Ivan Basso liderra 2 minutu eta 14 segundora helmugaratu da.
Portu guztiak hasi aurretik ihes egin du 13-14 laguneko talde batek, tartean Juanma Garate eta Patxi Vila. Pixkanaka zazpi minutuko aldea eskuratu dute iheslariek eta azken bost kilometroak Juanma Garatek eta James Voightek egin dituzte elkarrekin.
Helmugarako 300 metro inguru falta zirenean txirrindulari alemaniarrak keinu egin dio Garateri. Sorbaldatik heldu eta aurrera jarraitzeko keinua egin dio. Ondoren Garatek, Passo San Pellegrinoko helmugan, garaipena eskaini dio Voight-i eskerrak emanez.
Izan ere, James Voight CSC taldeko txirrindularia da. Hots, Ivan Basso liderraren taldekoa. Ziurrenik, horregatik erabaki du tira egiten ez jarraitzea eta Garateri aukera ematea.
Italiako Giroa
Juanma Garatek irabazi du gaurko etapa
Passo San Pellegrino gainean amaitu da gaurko 19.emaitza. Quick Step taldeko txirrindulari euskalduna izan da lehena helmugan. Bigarren postuan CSCko James Voight sailkatu da eta hirugarren lekuan, berriz, beste euskaldun bat Lampre taldeko Patxi Vila. Bi euskaldunek etapa ikusgarria egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu